Udazken goiza –en euskera-Patxi Ezkiaga
Udazken goiza –en euskera-

"Motozerra-oihartzun da
harana.
Eguzkia, kolore-merkatari,
basoaren apaletan hasi da jartzen
ehunak, tafetak,
brokatuak, satenak,
damaskoak, beluzak,
litsak, lihazkiak, borlak.
Edertasunaren aldare nagusirako bidean,
janzten hasi naiz
estola, kasula, dalmatika.
Sakrifiziorako.
Miruaren Jainkoari begira,
espazioan uhindu nahi izan ditut
nire kasa,
baina oihalak berez ekiten dio
udazkenaren ostadar izugarri honi,
ekialdeko dantzarien sentsualtasunez
bizirik baileudean,
eta nire eskuratze asmoetatik
urruti. "



El Poder de la Palabra
epdlp.com