Begira egien berriro - en euskera- "Begira egien berriro masustei, horma moreak egiten bideari, soseguan ixiltasuna brodatzen, Ainhoa; bete ezan horrela udaren adar gorrietatik eskegita dagoen arratsa; ez ditun gela hutsetako etxean aurkituko, ez ditun sentituko geroan, hire begietako erle urdinak elikatzen, hire aho multiplikatuaren antsiak zaintzen, Ainhoa; baina ez dun esan behar brodatzen (bordatzen, bordatzen kantatzen zinaten irule panpalek); Ainhoa ile beilegi ispilu ttikiaz orrazten. " epdlp.com |