Harrika hildako miceleta -en euskera-Gabriel Aresti
Harrika hildako miceleta -en euskera-

"Pausa pinpilin,
pinpilin pausa
cola coleta
mari coleta,
mauri celeta,
zer bidegabe kometitu huen
hik,
koloretako miceleta,
baldin,
jada jaiorik,
(baina nori eskatu hion jaioceko
baimenik?)
lote baten bainean...
pausa...
bi pausa...
pausatu...
ba...
hin...
zen...?
Nola jakinen huen
lore hura
konkretuan landaturik
zegoela?
Uia Apia,
Zugarramurdi,
Dachau,
Gernika,
Ai, ene fede apurraren,
706.755 egunekin
jaioa,
eta
10.646 egun geroago
bir
hila!
Kripto eta kripto,
ni,
kristograma!"



El Poder de la Palabra
epdlp.com