El huésped de la noche (fragmento) -en euskera-Anjel Lertxundi
El huésped de la noche (fragmento) -en euskera-

"Hizkuntz Unitate Bat hartu eta berriro eman, horra hor errepikapenaren funtsa. Bere montzean, definizioa argia badirudi ere, zalantzas beterik agertzen zaigu: hizkuntz unitate bat diogunean, zertaz ari gara? Berriro emate hori, non eta nola gauzatzen da?
Erantzunak bilatzeko ahaleginak kontzeptua zehazteko balioko digu, baita murrizteko ere. Izan ere, alor semantiko zabal-zabala du "errepikapen" hitzak, eta bere baitan onartzen dituen prozedura guztiak ez ditugu haren haritik aztertuko.
Errepikatzen den hizkuntz unitateak eman diezaguke lehen hurbilketa baterako gakoa: ZER errepikatzen da? Letra bat izan daiteke (txoko txikian kutxatxo itxia, letra multzo bat (bide bila dabil), silaba bat (txutxumutxu), hitz osagai bat (grotik gerora geroaldia gero eta geroago), hitz oso bat (lan eta lan eta lan eta lan), sintagmak, hitz multzoak, esaldiak. "



El Poder de la Palabra
epdlp.com