Bultzi Leiotik -en euskera-Xabier Lizardi

Bultzi Leiotik -en euskera-

"Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!
Oi, goiz eme,
parre gozoz ernea!...

Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako sagarrak:

oro laiņo
mee batek estalia
urrez oro
eguzkiak yantzia...

Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!...

Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro
ta (bertan ni) bultzia...

Oi, ene lur,
baninduzu zurea,
zu landu, ta zure
sariz asea!...

Baiņan... ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur
soro, sagar, mendiak!... "



El Poder de la Palabra
epdlp.com