Resurreccion Maria Azkue. Herri jakintzatik euskara modernora (fragmento) –en euskera-José Antonio Arana
Resurreccion Maria Azkue. Herri jakintzatik euskara modernora (fragmento) –en euskera-

"Bidebarrieta Kulturguneak, Unamuno eta Bilbo ardatzat harturik, garaikide izan ziren euskalerritarrez symposiuma eratu du 1998 urte honetan. Duela ehun urte galdu zituen Espainiak zoritxarreko gerrateetan Kuba, Puerto Rico eta Filipinak, inperioaren azken koloniak, eta lehendik zetorren ilunabarraren ondoren gau beltz eta hotzak estali zuen bere burua engainatuz oraindik harro zebilen erreinua. Ekintza militarren aurka agertu zen, esate baterako, gure Unamuno, eta beste idazle eta pentsalari espainiarrak ere egoera larri horri kontrajarriz, hartutako mina eta zauriak osatu nahian, politika eta gizabideaz pentsamoldeak aldatzen hasi ziren. Baina ez pentsa kolonien galerak bakarrik sortu zuela bidea aldatze beharra. Espainiaren izaera eta egoeraren hondamendia aspaldidanik salatu zuten Feyjoo, Jovellanos, Larrak eta bestek. Heterodoxoak omen ziren Marcelino Menéndez y Pelayo-rentzat, Biblioteka Nazionaleko zuzendaria 1898an izendatua izan zenarentzat. Ezkorrago azaldu zitzaigun Angel Ganivet, zeinek bere burua hil zuen Rigan 1898an, belaunaldi berria hasi omen zen urtean.
"



El Poder de la Palabra
epdlp.com